Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean egingo dituzte lanak, eta tartean da Olandixoko tunela ere, megafonia sisteman hobekuntzak egin nahi baitituzte. 22:00etatik 06:00etara izango da itxiera. Ordezkotzat, beraz, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzeko gomendatu du Aldundiak.