Europa hegoaldeko egoera politikoa aztertuko dute Askapenako brigadistek bihar

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko azaroaren 14a

Askapenako brigadetako bat. (Argazkia: Askapena).

Askapenak antolatuta, Europa hegoaldeko egoera politikoa hitzaldia egingo dute brigadistek bihar, eguaztena, Arrasateko gaztetxean, 18:30ean hasita. "Udan antolatzen dituen brigaden eskutik (Italiakoak eta Greziakoak, kasu honetan) Europa hegoaldeko egoeraz, inperialismoaren tresnez, borroka ezberdinez eta abarrez ikasteko aukera emango digu. Gainera, Euskal Herrirako ikasgaiak ere ekarrizko dizkigute", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak