'Euskal Herria zure begietatik' argazki lehiaketa

Miren Arana Pagaldai 2023ko aza. 13a, 09:09

Miquel Planells-en, 'Otoño en el lago' argazkia.

Bederatzigarrenez antolatu dute udazkenarekin zerikusia duten argazkien lehiaketa. Aurten, Euskal Herria zure begietatik izango da txapelketaren gaia.

Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako aurtengo argazki lehiaketan, egileek Euskal Herria nola ikusten duten erakutsi beharko dute aurkezten diren argazkiekin. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da, 22:00etan. Argazkiak JPEG formatuan lehiaketak@artgazki.org helbidera bidali beharko dira, kalitate onean eta tamaina originalean. Gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahal izango du pertsona bakoitzak.

Aurkezten direnen artean hiru sari banatuko dira: 300 eurokoa lehena, 200 eurokoa bigarrena, eta 100 eurokoa azkena. Bestetik, irudi irabazlearen eta aurkeztutako baten argazkia inprimatu eta salgai jarriko dira; salmentan bildutakoa AERyOH Espainiako Errakitismo eta Osteomalazia Heredatuen Elkartearentzat izango da.

Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak