Mondragon Unibertsitateak ezin izan du liderra garaitu (43-59)

Julen Murua Mesonero 2023ko aza. 12a, 20:33

Kategoriako oilarretako bat da Ibaeta Basket taldea, eta sailkapeneko lehenengo postuan kokatuta zergatik dauden erakutsi dute Ibarra Kiroldegian. Hala ere, amaierararte borrokatu dute arrasatearrek.

 

Liderraren bisita izan du Mondragon Unibertsitateak gaur arratsaldean. Partida gogorra izango zela aurreikusten zen eta hala izan da. 

Ia partida guztian zehar izan dira aurretik donostiarrak, baina horrek ez du eragin handirik izan etxeko taldean, partiduan lehiatzen jarraitu baitute berrogei minutuetan zehar. Atsedenaldira lau puntuko aldearekin iritsi dira bi taldeak, donostiarrak aurretik (24-28).

Aldageletatik bueltan, partida berdintzeko zorian ere izan dira arrasatearrak, baina ez dute lortu markagailua iraultzea. Liderraren aurka barkatzea garesti ordaintzen da gehienetan, eta gaur ere horrela gertatu da. Donostiarrek laugarren laurdenean martxa bat gehiago sartu eta 4-16ko partziala sartu die etxekoei, partida erabakita utzita.

Datorren jardunaldian ligako beste oilarretako bati egingo diote bisita, Deustuko Unibertsitatearen kantxan jokatuko baitute.

Emaitza txarrak asteburuan

Gizonezkoen Mondragon Unibertsitatea taldeak ere ez du lortu garaipena EBA Ligako zazpigarren jardunaldian. Baskonia talde arabarraren kantxa bisitatu dute eta esku hutsik itzuli dira etxera (89-78). Euskadiko bigarren mailari dagokionean, Soraluce BKEk ezin izan du Ordiziako taldea garaitu (77-70), eta Paduraren eta Biotz Aloña Mendiren arteko norgehiagoka bertan behera gelditu da kantxaren egoera dela-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak