Euskadiko tronpeta-joleak Juan Arzamendi Musika Etxean elkartu dira

Julen Murua Mesonero 2023ko aza. 12a, 13:44

Ehun bat lagun inguru batu ziren atzo Juan Arzamendi Musika Etxean Euskadiko tronpeta-joleen lehen topaketa zela-eta. Giro ederra bizi izan zuten gaztetxoenetatik hasita, eta maila handieneko tronpeta-joleak arte.

Maiatzetik ari ziren kontu honekin bueltaka bai Arrasate Musikalekoak eta baita Alberto Urretxo tronboi-jole arrasatearra ere, eta azkenean, ospatu dute Euskadiko tronpeta-joleen topaketa. Goizean goizetik hasita, ekintza ezberdinez jositako eguna izan zuten bai tronpeta ikasleek baina baita haizezko instrumentuen doinuez gozatzeko gogoa zuen edonork; kontzertuak edo hitzaldiak izan zituzten entzungai, esaterako.

Eguneko ekintza nagusia arratsaldean izan zen Juan Arzamendi Musika Etxean. Lehenik eta behin, Musikeneko tronpeta ikasleek haien irakasle Luis Gonzalezekin batera, 20 bat minutuz pieza ezberdinak eskaini zizkieten bertaratu zirenei, eta, amaitzeko, Euskadi Brass taldeak ere emanaldia eskaini zuen. Edorta Aiastui –Arrasateko Musikaleko irakaslea– eta Alberto Urretxo "oso pozik" agertu ziren topaketa Arrasatera ekarri izanagatik. Gainera, Urretxok goraipatu egin nahi izan zuen Aiastuik herrian egiten duen lana: "Edorta Aiastuik hogeita hamar bat tronpeta ikasle ditu, eta hori ez da oso ohikoa izaten. Txalotzekoa da berak Arrasaten egiten duen lana".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak