Harri bloke handi bat jausi da Santa Barbara parkeko magaletik kalerantz

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko azaroaren 11

Otalora lizentziatua kale aldera jausi da harria, gaur goizean. Gunea hesitu du udaltzaingoak. Pasabidea zabalik da bai errepidean bai espaloian.

Goitik behera etorri da harri blokea eta esan daiteke halakoak prebenitzeko jarritako hesiak gelditu duela. Tamaina nahiko garrantzitsuko harria da eta hesia apurtu ez bada ere aldatu egin beharko da.

Oraingoz, gunea hesituta dago baina pasabideak zabalik jarraitzen du bai errepidean eta bai espaloian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak