Nazioarteko lehen mugikortasun-programan parte hartu zuten ikasleekin topaketa egin du Mondragon Unibertsitateak

Aitor Agiriano Arrese 2023ko aza. 10a, 15:44

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak topaketa antolatu du Goier izeneko Euskadiko nazioarteko lehen mugikortasun-programan parte hartu zuten ikasle ohiekin. 1973an, egungo Erasmus programa sortu baino 14 urte lehenago gauzatu zen programa. Zientziaren eta ikerketaren arloko Sari Nazionala irabazi duten Joseba Quevedo eta Ramon Lopez de Mantaras Badia izan dira ekitaldian, besteak beste.

Horiekin batera, Goier programako lehen parte-hartzaileen artean, hauek izan dira topaketan: Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia; Jose Mari Sagarna; Raul Lizarburu; Xabier Ruiz del Portal; Jose Javier Borda Camin eta Eugenio Guelbenzu Mitxelena. Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Carlos Garcia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria ere haiekin izan dira bisitan zehar.

Lehen mugikortasun-esperientziak Frantzian izan ziren, Tolosako Unibertsitatean eta goi mailako ikasketak eta doktorego tesiak egitea ahalbidetu zieten ikasle haiei eta baita ikerketarako bidea ireki ere. Programaren lehen 15 urteetan, 140 ikaslek egin zituzten goi-mailako ikasketak eta, ondorioz, handitu egin zen eskolaren programetako hezkuntza-maila.

"Hainbat urteko esperientzia hori bizitzea erronka handia izan zen. Hizkuntzak finkatu genituen, ingurune konplexuetan moldatzen ikasi genuen, mugikortasunera ohitu ginen, harremanak ezarri genituen erakundeekin eta pertsonekin..." azpimarratu dute ikasle ohiek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak