Baserritar gona eta amantala egiteko ikastaroa abenduan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 10a, 15:00

Ekin Emakumeak Elkarteak antolatuta, lau orduko bi saio egingo dituzte, abenduaren 1ean eta 15ean, baserritar gona eta amantala egiten ikasteko. Halaber, azaroaren 17ko ecstatic dance saiorako lekua geratzen dela azaldu dute elkartetik.

Ikerfolk elkarteko Ane Albisuren eskutik, santamasetarako jantziak egiten ikasteko aukera egongo da abenduaren 1ean eta 15ean, 16:00etatik 20:00etara, Ekin Emakumeak Elkartearen lokalean. "Gona eta amantala egiten irakasteaz gain, jantziaren beste elementuei buruzko jarraibideak emango ditu. Era berean, gai honi buruzko hainbat testu idatzi dituen irakasle honek bere ikerketetan jasotako informazioa igorriko du", azaldu dute antolatzaileek.

Izena emateko, hiru bide daude: elkartearen lokalean bertan (Pablo Uranga kalea 4, behea), 651 70 79 36 telefono zenbakira deituta edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera idatzita. Bazkide ez direnek 80 euroko ordainduko dute izen-ematea eta bazkideek, aldiz, 75 euro.

Era berean, azaroaren 17ko ecstatic dance saiorako lekua geratzen dela azaldu dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak