'Si yo no sé euskera ¿cómo le puedo ayudar?' hitzaldia egingo du Kike Amonarrizek

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 7a, 17:26

Arrasateko Geikek antolatuta, Kulturateko areto nagusian izango da tolosarra azaroaren 14an, 18:00etan hasita, Haurren aurrean helduok heldu ariketa soziala indartzeko asmoarekin.

Saioan zehar, seme-alaba txikiak dituzten gurasoek haien buruari sarri egiten egiten dizkieten hamaika galderari erantzuten saiatuko dira Amonarrizekin: "Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori, euskaraz jakin ez arren? Nola lortu euskaraz hitz egin dezaten? Nola lortu euskararekiko jarrera positiboa izan dezatela hizkuntza menderatu eta etorkizunean zailtasunik gabe erabili dezaten?".

Ekintza gaztelaniaz izango da, "euskaraz gutxi edo ezer ez dakiten gurasoengana heldu ahal izateko". Halere, azaldu dutenez, Amonarrizen aholkuak guztientzat izango dira lagungarri.

Hitzaldiak ordu eta erdi inguru iraungo du eta zaintza zerbitzua egongo da aukeran. Zerbitzu hori behar izanez gero, txatxilipurdi@txatxilipurdi.eus helbidera idatzi beharko da azaroaren 13ko eguerdia baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak