Maila txukunean aritu dira Arrasate Judo Elkartekoak Gipuzkoako txapelketan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 7a, 11:11

Infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako taldekako judo txapelketak jokatu dituzte asteburuan Zarautzen, eta lurraldeko hemezortzi talde aritu dira lehian, tartean Arrasate Judo Elkartea, hamabost judokarekin.

Arrasate judo elkarteko kideak 3 talderekin hartu dute parte: infantil mailako emakumezkoak eta alebin mailako gizonezko eta emakumezkoak. Infantil mailako emakumezkoen taldeari dagokionez, kide bat gutxiagorekin, "txapelketa ona" egin dute, bigarren postua eskuratuz. Eider Varona, Irati Jimenez, Izar Arrotxa eta Irantzu Souto izan dira taldekideak.

Alebin taldeak, "oso talde gazteak" izanik, "oso txapelketa gogorra" egin dutela dio Gaizka Aranegi entrenatzaileak. "Gizonezkoek, bi kide gutxiagorekin, oso maila altua erakutsi dute hirugarren postua lortuz. Zazpi kidetik bi gutxiagorekin joateak asko zigortu diete baina, guztia aurka izanik ere, 3-4 galdu zuten finalaurrekoan. Aipatzekoa da, taldekide batzuk bere pisu kategoria baino kategoria altuagoan borrokatu dutela, lan itzela eginez". Jalil El Montawakei, Aimar Beraza, Iker Aranegi, Unax Texeira eta Ibai Marzana izan dira taldekideak.

Emakumezkoek ere "oso txapelketa ona" egin dute, hirugarren postua eskuratuz, "borroka ikaragarriak" egin ondoren. "Aipatzekoa da kasu honetan ere, taldekide batzuk bere pisu kategoria baina altuagoan borrokatu direla. Taldekideak honako hauek izan dira: Nora Davila,Jare Arrotxa, Naia Barriocanal, Maialen Bergara , Ane Aranegi eta Nahia Domingos.

Aranegik nabarmendu duenez, entrenamenduetako lanaren fruituak ikusten ari dira Arrasate Judo Elkarteko kideak, parte hartzen duten txapelketa bakoitzean podiumak lortuz. "Orain buru-belarri hasiko dira prestatzen Gizpuzkoako bakarkako txapelketak alebin eta benjaminak. Infantilen kasuan, ondorengo asteburutan Amurrioko eta Iruñeko nazioarteko txapelketetan parte hartuko dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak