'Afrikan murgiltzen' erakusketa jarri dute Debagoieneko Ezker Kultur Gunean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 7a, 10:08

Azaroaren 16ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik eguenera, 18:00etatik 20:00etara. Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Munduko Medikuak Euskadik elkarlanean antolatu duten erakusketa da.

Afrika murgiltzen erakusketaren bitartez, hausnarketarako bidea zabaldu gura dute antolatzaileek. "Afrikari buruz kontatu digutenaz eta kontatu ez digutenaz hausnarketa bultzatu gurako genuke, begirada berri eta baikor bat sustatuz, kontinenteak daukan aberastasunean eta aniztasunean oinarrituta. Modu horretan, estereotipoak hautsi gura ditugu, aurreiritziak eta jarrera baztertzaileak baztertzeko", azaldu dute.

Karina Senatore ilustratzailearen bidez, arlo askotariko bederatzi pertsona erreferente afrikar ezagutarazten ditu erakusketak. Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak