'Eskuin muturraren aurrerapena munduan' izeneko hitzaldia izango da martitzenean, Etxaluzen

Imanol Beloki Unamuno 2023ko aza. 3a, 16:04

Etxaluze eraikinaren kanpoko aldea.

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak, Paz y Solidaridad Euskadi Fundazioak, Gizarte Zientzien Latinoamerikako Kontseiluarekin batera, Eskuin muturraren aurrerapena munduan izeneko hitzaldia antolatu dute Arrasaten, Etxaluze eraikinean. Martitzenean, azaroaren 7an izango da 18:00etan hasita.

3D betaurrekoekin eskainiko dute hitzaldia, eta Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta Bakea eta Elkartasuna erakundeak antolatuta eskuin muturraren gainean arituko dira Camila Sapp –historialari argentinarra–, Sonia Maestanza –El Salvadorreko sindikalista– eta Cristina Faciaben eta Felix Ovejero –CCOO Nazioarte, Lankidetza eta Migrazio idazkaria– hurrenez hurren.

Azaroaren 7tik 10era bitartean Euskadin egingo diren Ekintza sindikalaren erronkak Neofaxismoaren aurrean nazioarteko jardunaldiekin bat egiten duen jardunaldia dela adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak