'Loti ederra' antzerki-obra eguneratua zapatuan Amaian

Hasier Larrea 2023ko aza. 3a, 11:49

Argazkia: Glu-glu konpainia

Glu-glu konpainiak Loti ederra ipuin klasikoaren taula gainerako egokitzapena egin du, 3 urtetik gorako publikoarentzat.

Galder Perez egileak eta Ugaitz Alegria zuzendariak obra originalaren eduki sexista eta tradizionalistenak ezabatu dituzte, gai nagusia haur zein nerabeek sare sozialekiko duten menpekotasunean edota esklabotzan oinarrituta: "Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede, jakinda hautaketa hau kontraesankorra gerta daitekeela", azaldu dute konpainiako kideek.

Bertsio berri hori bihar, zapatua, aurkeztuko dute Amaia antzokian, 17:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak