Bi domina Saioako karatekentzat Euskadiko txapelketan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 2a, 15:37

Joan den domekan jokatu zuten Euskadiko karate txapelketa, Sestaon, eta Saioa Karate Taldeko sei ordezkari aritu ziren lehian. Brontzezko domina eskuratu dute Iosu Madinabeitiak eta Danel Izurrategik.

Kata eta kumite modalitateetan aritu dira bost karateka: Irati Izurrategik kadete mailan hartu du parte, 54 kiloz azpikoetan; Nahia Barandiaran, junior mailan aritu da, 53 kiloz azpikoetan; Danel Izurrategi, junior mailan, 61 kiloz azpikoetan; Xavier Varteniuc, junior mailan, 68 kiloz azpikoetan eta Iosu Madinabeitia, senior mailan, 67 kiloz azpikoetan. Bestalde, kata modalitatean aritu da Leire Valor.

Esan moduan, Madinabeitia eta Izurrategi izan dira domina eskuratu dutenak, bakoitzak brontzezko domina bat, hain zuzen. Gainontzekoek ere txapelketa ona jokatu dute, Carlos Sanchez entrenatzailearen esanetan, nahiz eta dominarik ez lortu. "Txapelketa batzuetan ez da islatzen entrenamenduetan egindako lan guztia. Edozelan ere, sei karatekak zoriondu gura ditut, egindako lan txukunagatik".

Hurrengo hitzordua azaroaren 17an eta 18an dute. Izan ere, Munduko Kyokushin Txapelketa jokatuko da Arnhem hirian (Herbehereak), eta Saioa Karate Taldeko lau ordezkari izango dira han.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak