Lau asanblada geratzen dira Greba Feminista Orokorra lantzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 2a, 14:30

Grebarako hilabete baino gutxiago falta den honetan, bi lantalde handitan banatuta dihardute lanean. Batetik aurre-lanketa taldea, hemendik eta grebara bitartean egin beharrekoan antolatzen dabilena eta, bestetik, greba eguna bera antolatzen dabilena. Azaroaren 8an egingo dute hurrengo saioa.

Azaroaren 30era arte, astero egingo dituzte asanblada irekiak, eta Arrasateko Denon Bizitzak Erdigunean taldeak bertan parte hartzeko deia zabaldu die  herritar guztiei, "denon laguntza ezinbestekoa delako".

Honako egun eta ordu hauetan egingo dituzte hurrengo asanbladak, Etxaluzeko Solozar gelan:

  • Azaroaren 8a, asteazkena 18:30ean.
  • Azaroaren 15a, asteazkena 18:30ean.
  • Azaroaren 22a, asteazkena 18:30ean.
  • Azaroaren 29a, asteazkena 18:30ean.
Edozein herritarrek nolabait greba orokor feministarekin bat egin eta ekarpenen bat nahi badu, baina ezin bada asanbladetara joan, taldearekin harremanetan jartzeko hiru bide jakinarazi dituzte:
  • Instagram: @arrasategrebafeminista
  • Twitter:@ArrasateA30
  • Facebook: Arrasatea30greba

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak