Udaletxearen aurrean atera ditu taldeko argazkiak Mondrak

Miren Arana Pagaldai 2023ko aza. 1a, 15:19

Herriko plazan egin dituzte 2023-2024 denboraldiko argazkiak; bertan izan dira, talde guztietako jokalariak, klubeko teknikoak eta baita Xabi Etxebarria presidentea ere.

Mondrako jokalariak, klubeko teknikoak eta baita presidentea ere, Arrasateko Herriko plazara gerturatu dira klubeko argazkiak ateratzera. 500 bat lagun elkartu dira hasierako talde guztien argazkirako, eta ostean taldeka banatu dira. Aurtengo denboraldirako, 32 talde aurkeztu ditu Mondrak, horietatik 12 futbol eskolakoak; 2015, 2014 eta 2013an jaiotako gazteak dira futbol eskolan parte hartzen dutenak, eta urte bakoitzeko lau talde daude: A, B, C eta D.

Gazteenak izan dira lehenengo talde argazkia atera dutenak, eta futbol eskolarekin amaitzean Alebin kategoriako taldeekin jarraitu dute. Alebineko hiru talde osatu ditu aurten klubak: txuria, morea eta errendimenduko alebinak, gainera berrikuntza bezala,nesken alebin taldea ere badu Mondrak aurten.

Infantilen txanda iritsi da ondoren, guztira sei talde ditu hemen, horietatik bi nesken taldeak dira, eta lau berriz mutilenak. Mutilen kasuan, Infantil Haundi, Infantil A, Infantil B eta Infantil Txiki taldeetan sailkatuta daude; nesken kasuan aldiz Infantil A eta Infantil B.

Kadeteak izan dira hurrengoak argazkian, kategoria honetan ere hainbat talde ditu futbol klubak; hiru mutilenak, A, B eta C taldeak; eta bi neskenak, A eta B taldeak. Juvenilak izan dira ondoren, hiru taldetan banatzen dira: A, B eta C taldeak. Nagusienekin amaitu dira argazkiak, Senior A eta Senior B taldeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak