Bilgune berria inauguratu du Arrasateko EH Bilduk

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 1a, 14:48

Arrasaten, Zurgin kantoiko 3.zenbakian zabaldu dute lokala.

Arrasateko EH Bilduk bilgune berria inauguratu du gaur goizean. Lokala Arrasateko erdigunean dago, Zurgin kantoian. EH Bilduko hainbat ordezkari eta herritarrak elkartu dira inaugurazio ekitaldian. Egoitza berria inauguratzeaz gainera, lehen Herri Batzarra ere ospatu du Arrasateko EH Bilduk. 

Dozenaka herritar hurbildu dira inaugurazio ekitaldira, eta jendez lepo bete da egoitza. "Parte hartzearen eta ideia berrien espazioa izatea nahi dugu, ezkerreko independentiston elkargune ireki eta zabala" adierazi du Arrasateko EH Bilduk eta duten komunitate "aberats" eta "indartsua" ehuntzeko laguntzeko gauza izatea nahi dutela gaineratu dute

Inaugurazio aurretik egin den Herri Batzarrean, hiru gai "zentral" jorratu dituzte: "Lehenik eta behin kokapen politikoari heldu nahi izan diogu, egoera politikoari erreparatu, eta ikasturte honetarako ditugun erronkak aztertzeko". Gai horri buruz aritzeko Rebeka Ubera legebiltzarkidea izan da bilkide arrasatearrekin batera.

Ostean udalgintzari buruz aritu dira, analisiak partekatuz eta dituzten asmoak azalduz. Azkenik, Herrigintzari lotutako gaiei heldu eta Arrasateko EH Bilduren estrategiaz eta berregituratzeaz hitz egin dute; "aro berri bati ilusioz" ekin diotela adieraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak