Euskal arteaz ariko da Edorta Kortadi azaroaren 9an

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 31a, 15:29

'Arantzazuko arte-lantegia' erakusketako bi koadro. Kortadi izan zen erakusketaren komisarioa.

Euskal margolari, eskultore eta arkitektoen lanaz eta horien testuinguruaz ariko da Edorta Kortadi Kulturateko areto nagusian, azaroaren 9an, 18:00etan. Deustuko Unibertsitateko Artearen Historiako irakaslea da Kortadi, baita arte kritikaria ere Euskal Herriko hainbat hedabidetan.

Edorta Kortadi Olano (Tolosa, 1946) gipuzkoar arte irakasle, idazle eta kritikaria da. Donostiako Apaizgaitegian ikasi zituen Humanitateak, Filosofia eta Teologia (1958-1971), Irungo Maisutza Eskolan Maisutza (1968), eta Bartzelonako Unibertsitate Zentralean Filosofia eta Letrak, Artearen Historia espezialitatean (1971-1976). Gaur egun, Donostiako Santa Maria basilikako parrokoa da eta Donostiako Elizbarrutiko museoko zuzendaria. Halaber, zortzi liburu idatzi izan ditu, bereziki euskal arteari buruz, horietako bat, Arantzazu, tradizioa eta abanguardia.

Edorta Kortadi.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala, Isea kooperatiba eta Mondragon Taldea dira hitzaldiaren antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak