'El caso Freytter' dokumentala, azaroaren 10ean, Amaia antzokian

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 31a, 11:43

Jorge Adolfo Freytter Romero Elkarteak antolatuta, Arrasateko Udalak garapenerako lankidetzaren ildotik diruz lagundutako El caso Freytter dokumentala proiektatuko dute azaroaren 10ean, 18:30ean, Amaia antzokian, eta solasaldi bat ere egingo dute ostean, gaia aztertzeko.

"Jorge Freytter Florián (semea) Kolonbiara itzuli zen, 17 urtez erbestean egon ondoren, Jorge Adolfo Freytter Romero (aita) irakasle, abokatu eta sindikalistaren hilketa ikertzeko. Aita Barranquillan bahitu zuten 2001eko abuztuaren 28an, eta egun bat geroago hilda aurkitu zuten, tortura zantzuekin. Haren hilketaren inguruabarrak eta arrazoiak argitu gabe daude oraindik, eta egia bilatzeak Kolonbiako historiaren alderik ilunenetara eramango gaitu", azaldu dute antolatzaileek. Hori da, hain zuzen, dokumentalak kontatzen duena.

Solasaldiari dagokionez, honako hauek hartuko dute parte: Julián Martínez Vallejo kazetaria (Hiru aldiz irabazi du Simón Bolívar kazetaritza-saria) eta María Alejandra Rojas Ordóñez (Kolonbiako Prozesu Sozial, Herrikoi eta Komunitarioen Koordinatzaile Nazionalaren ordezkaria).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak