Gala liriko berria Ozenki elkartearen eskutik

Miren Arana Pagaldai 2023ko urr. 29a, 16:22

Gema Scabal sopranoa.

Una noche en el teatro de la comedia ekoizpena izango da ikusgai azaroaren 26an, Amaia antzokian 19:00etan, Arrasateko Ozenki elkartearen eskutik; dagoeneko eskuragarri daude 20 eurotan Arrasate.eus atarian.

Mozart, Puccini edo Solozabal konpositore ezagunen ariak, umore ukitu handiarekin, batuko ditu Gala lirikoak. Josean Garcia zuzendari artistiko ezaguna du buru ekoizpenak, musika zuzendaria Arkaitz Mendoza izango da, eta Valen Moñux bergararra eszenografia eta atrezzoaren arduraduna.

Oholtzaren gainean

Gema Scabal sopranoa, David Baños tenorea eta Andres del Pino baritonoa arituko dira kantuan, nazioarteko lehen mailako abeslariak guztiak. Horiekin batera izango dira Estibaliz Arroyo, Jon Imanol Etxabe, Ekaitz Gonzalez de Urretxu, Koldo Torres, Jose Angel Otegi eta Aurora Telletxea, Sasibill konpainiako abeslari eta aktoreak, aurrez Amaia antzokian izandakoak.

Una noche en el teatro de la comedia azaroaren 26an estreinatuko dute Amaia antzokian, 19:00etan. Arrasate.eus atarian gainera, Kutxabank, Amaia antzokiko leihatilan eta Altuna Lurrindegian, daude, 20 eurotan, eskuragarri. Era berean, sarrerak eskuratzeko Ozenki elkarteak helbide elektroniko bat jarri du martxan: Ozenkielkartea@hotmail.es.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak