Dantza emanaldiak protagonista, Elkarte Andaluziarren Euskadiko Topaketaren egunean

Miren Arana Pagaldai 2023ko urr. 29a, 12:04

Arrasateki, Lourdes Oncala sevillana eskolako taldearen dantza emanaldia

Elkarte Andaluziarren Euskadiko Topaketaren XXXIII. edizioaren ospakizuna festa giroan hasi dute Arrasaten; Errozioko meza, dantza emanaldiak eta bazkaria izan dira protagonista goizean.

Federación de Asociaciones Regionales Andaluzas en Euskadi elkarteak (FARAE) antolatuta, Elkarte Andaluziarren Euskadiko Topaketaren XXXIII. edizioa ospatu da Arrasaten. Errozioaren meza egin ostean, Uarkapera bertaratu dira Arrasatera hurbildu diren 395 ikusleak, bertan egin diren dantza emanaldiez gozatzeko.

Arrasateko Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak ireki du ekitaldia, taldean eginiko aurresku batekin eta ondoren ordu erdiko emanaldi bat eskaini dute. Ostean, flamenko dantzak hasi dira; lehenengo, herriko sevillana dantza taldeak eskaini du emanaldia, Lourdes Oncala sevillana eskolako dantza taldeak hain zuzen, gero Barakaldoko Sueños de Hijos de Jaen taldea igo da oholtza gainera eta ikuskizunarekin amaitzeko Sestaoko El Olivo Triana dantza taldearen emanaldia izan da.

Goizeko ekitaldiarekin amaitzeko, oholtza gainera igo dira Arrasateko alkate Maider Morras, Andaluziako Gobernuko ordezkari Javier Arroyo, FARAEko presidente Juan Gracia eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Nekane Zeberio. Ordezkariei ohorezko aurreskua eskaini ostean, hauek hartu dute hitza eta eskerrak eman dizkie gerturatu diren eta parte-hartu duten kultur eragile eta pertsona guztiei.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak