Derbia irabazita, zazpitik zazpi Mondrak

Miren Arana Pagaldai 2023ko urr. 29a, 11:29

Mondra eta Antzuolaren arteko derbian, jokaldi bat.

Zapatu arratsaldean Mojategin jokatutako partiduan, etxeko taldeak eginiko lana erabakigarria izan zen garaipenerako: 3-0 nagusitu dira arrasatearrak.

Gizonezko Ohorezko Erregional mailako Mondra eta Antzuolaren arteko derbia jokatu zen zapatu arratsaldean Mojategin; arrasatearrek partidu erraza izango zela aurreikusi zuten arren, ez zuten irabazitzat jo derbia amaitu arte.

Berehala aurreratu zitzaien antzuolarrei etxeko taldea, Iker Perezen golarekin bigarren minutuan, eta hortik gutxira iritsi zen bi eta hutsekoa, 15.minutuan Iñigo Arizmendiarrietaren golarekin. Bi goleko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira taldeak, eta partida amaitu aurretik iritsi zen hirugarren eta azken gola Aitzol Bengoaren eskutik 80. minutuan.

Hala, partida guztiak irabazita, lehenego postuan mantentzen da Mondra, aldiz sailkapeneko azken postuan jarraitzen du Antzuolak.

Erlazionatuak

Mondra garaile Antzuolaren aurkako derbian

Miren Arana Pagaldai 2023 urr 29 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak