Agur festa bat antolatu dute erabiltzaileek, hezitzaileek eta auzotarrek elkarrekin, festa giroan, Musakolako txokoa agurtzeko. Rebel Noise taldeko hiru kide ere han izan dira eta eurentzako "aterpe garrantzitsua" izan dela adierazita lau kantu eskaini dituzte segidan, formatu akustikoan. Ondoren, mokadutxoa egiteko aukera izan dute. Astelehenetik aurrera, auzoko lokal bat izango dute behin behineko aterpe, behin betiko egoitza berria aurkitu bitartean.