Biboteak atondu dituzte Mondravember ekimenari ekiteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urriaren 27a

Arroiabe bibotea atontzeko gertu, Arrasateko Kings ile-apaindegian.

Azken lauzpabost urteetako ohiturari eutsiz, Mondravemberreko kideek Arrasateko Kings ile-apaindegian atondu dituzte biboteak azaroko egitaraua prest dutela iragartzeko. "Gogotsu" daude aurten ere, elkarteko Iban Arroiabek zehaztu duenez: "Diru kopuru batez harago, gizonezkoon osasun arazoei ikusgarritasuna ematea da gure helburu nagusia".

Egitaraua zehatzaren berri hurrengo astean emango dute, Arroiaberen arabera. Kings ile-apaindegiari eskerrak ematen hasi du hitz-hartzea: "Ekimenarekin bat eginez, doan atontzen dizkigute biboteak eta hori aitortu beharreko zerbait da. Azken urteetan ohitura hartu dugu bibotea hemen atontzearekin batera egitarauari azken ukituak emateko; aurten ere hainbat ekintza antolatu ditugu... Gainera, 2024koa hamargarrena izango denez, ziur zerbait berezia antolatuko dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak