Hain zuzen ere, Telleriak aipatu du ekimenaren arrakasta handiena egon dela inplikatu den guraso taldean: "Entzute saio batzuk egin ditugu gurasoekin eta egitaraua euren ikuspegitik osatu dugu, euren beharretatik eta nahietatik. Hori izan da nobedade handiena eta jarraitu nahiko genuke aurrerantzean ere elkarlanean eurekin; gako dira etorkizunerako".