Zeramika ikastaroak, Loixeren eskutik, azaroaren 7tik abenduaren 14ra

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urriaren 27a

Loixe taldeak zeramika ikastaroak, hastapen mailakoak zein trebatze mailakoak. Azaroaren 7tik abenduaren 14ra izango dira, martitzen eta eguenetan, goizez eta arratsaldez, Kulturolako egoitzan. Izena emateko, deitu 685 79 61 27 telefono zenbakira.

Loixeko kideek azaldu dutenez, ikastaroek balioko dute zeramika prozesuak ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko. "Teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak sortuko ditu hainbat pieza bere proiektu propioari jarraituta".

Honako hauek izango dira mailak, eskola egunak eta ordutegiak:

  • A Taldea. Hastapena. Astearteak eta ostegunak. 10:00-12:00.
  • B Taldea. Hastapena eta Trebatzea. Astearteak eta ostegunak. 16:00-18:00.
  • C Taldea. Hastapena eta Trebatzea. Astearteak eta ostegunak. 19:00-21:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak