Andaluziarren topaketa egingo dute zapatuan Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 26a, 19:34

Al-Andalus elkarteko hainbat kide, festa giroan.

Arrasate aukeratu dute Elkarte Andaluziarren Euskadiko Topaketaren XXXIII. ediziorako. Egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako eta Uarkape frontoia izango dute topaleku.

Honako hau da egitaraua:

  • 11:00etan, Errozioko meza, Horazio Argarate parrokoaren eskutik, San Juan Bataiatzailea parrokian.
  • 12:00etan, Uarkapen, euskal dantzak, Txikitxu-Arrostaitz taldearen eskutik.
  • 12:20ean, Uarkapen, Arrasateko Lourdes Oncala sevillana eskolako dantza taldearen emanaldia.
  • 12:40ean, Uarkapen, Barakaldoko Sueños de Hijos de Jaen dantza taldearen emanaldia.
  • 13:00etan, Uarkapen, Sestaoko El Olivo Triana dantza taldearen emanaldia.
  • 13:30ean, Uarkapen, ohorezko aurreskua eta autoritateen hitzartzea.
  • 15:00etan, Uarkapen, anaitasun bazkaria, elkarte eta gonbidatuentzat.
  • 17:30ean, Kordobako Urrea eta Zilarra erroziero taldearen emanaldia.
  • 19:30ean, topaketaren amaiera ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak