Urbanizazio itxia da eta aisialdirako espazio zabalak ditu bizilagunentzat, baita bizikletak uzteko lekua ere. Hala, giro osasungarria eta jasangarria izateagatik nabarmentzen da. Egoiliarrek, gainera, gourmet areto bat eta gimnasio bat izango dituzte beraientzat bakarrik; horrek guztiak bizimodu paregabea eskainiko dio bertan bizitzea aukeratzen duenari.
San Andres Homes-ek 240 garaje-plaza ditu; batzuk box formatuan, bi plaza itxirekin, eta beste batzuk, irekiak. Sotoan, gainera, trastelekuak daude kokatuta. 200 metro koadroko merkataritza-lokala ere badu, etorkizunean edozein eratako saltoki bat jartzeko bertan.
Pisu pilotura bisita
Duela gutxitik, pisu pilotu bat ikusteko aukera eskaintzen da, interesdunek bertatik bertara ikus dezaten etorkizuneko etxebizitza. Bisita gidatuetarako gertu dago pisu hori; horrela, etorkizuneko egoiliarrek sustapen honek eskaintzen dituen kalitatea eta estiloa aurrez aurre ikusi ahal izango dituzte.


Giltzak ematea
Proiektua 2021ean merkaturatu zen, eta lehenengo etxebizitzak aurtengo abendurako ematea aurreikusita dago. Horrek esan nahi du itxaronaldia bukatzear dela bizitza berri baten bila dabiltzanentzat.