'Haurren aurrean helduok heldu' agurtzeko jaia egingo dute etzi

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 25a, 15:18

2021eko ariketa sozialaren amaiera ekitaldia, Biteri plazan.

Helduentzako abilezia jolasak eta txokolate jana egingo dute Biteri plazan egubakoitzean, 17:30ean hasita, ariketa soziala borobiltzeko.

Joan den eguenean abiatu zuten Haurren aurrean helduok heldu ekimena, eta astebete honetan hainbat ekintza gauzatu dituzte Arrasateko Geike euskalgintzaren mahaiko eragileek, "gaia arduraz bizi duen guraso talde baten" laguntzarekin: kartelak jarri, ikastetxeen kanpoaldean informazioa eta txapak banatu, haurrekin euskaraz jolasteko tailerra antolatu eta abar. "Ariketaren azken txanpa honetan, beste proposamen batekin gatoz: helduentzako abilezia jolasak eta txokolate jana! Gerturatu Biterira eta eman bukaera borobila hamar eguneko ariketari".

0-12 urte arteko haurrekin harremana duten helduen artean hizkuntza ohiturak aldatu, euskara gehiago erabili eta haurrekiko eredugarritasunean sakontzeko helburuak dituen ariketa soziala da Haurren aurrean helduok heldu. "Izan ere, hizkuntza bat ikastea ez da gramatika kontu soila. Hizkuntza bat ikasterakoan hainbat arau sozial eta hizkuntza praktika ere jasotzen ditugu, eta horregatik da hain garrantzitsua helduok zer jokabide daukagun euskararekiko, haurrek ere hizkuntzarekin batera jokabide horiek barneratuko dituztelako. Alegia, euskarazko esaerak dioenez, zer ikusi, hura ikasi", azpimarratu dute Geiketik.

Ariketa sozialarekin lotutako hainbat komiki ere kaleratu dituzte:

Lehen komikia

Bigarren komikia

Hirugarren komikia

Laugarren komikia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak