Azaldu dutenez, emakume sortzaileei eskainitako kontzertua izango da, eta Soinuaren Bidaia taldeak bi pieza estreinatuko ditu. Horietako bat Beatriz Arzamendi konpositore arrasatearrarena da: Sakura Saku. Horrez gain, Nuria Sanchezen, Carolina Valenciaren, Angela Gallegoren eta Pauline Viardoten abesti batzuk ere interpretatuko dituzte.