Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 24a, 11:28

Irailaren 25etik urriaren 1era egin zuten Nagusien Astea eta "oso balorazio positiboa" egin du Arrasateko Nagusien Kontseiluak. Horrekin batera, eskerrak eman dizkiete hainbat eragileri.

Honako mezu hau publikatu gura izan dute: "Arrasateko Nagusien Kontseilutik, aste horren oso balorazio positiboa egiten dugu eta gure esker ona adierazi nahi genioke, batetik, Arrasateri, gurekin buru-belarri ibili baita, eta horrela, aste bikaina egin ahal izan baitugu. Bestetik, lagundu diguten boluntarioei; komunikabideei, eta Arrasateko erakunde guztiei: Abaroa abesbatza, Arrasate Musikal, Arrasate Zientzia Elkartea, Bastida Akademia, Biblioteka, Txistulariak, Ibai-arte eta Arrasateko Udala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak