MUk 72-85 galdu du Logrobasketen kontra

Miren Arregi Amasorrain 2023ko urr. 22a, 22:17

Ligako faboritoetako bat izan du aurkari gaur Mondragon Unibertsitateak eta partidua zail ipini diete arrasatearrei.

Logrobasketek lehenengo laurdenean hirukoetan saskiratze oso onak lortu ditu eta partiduaren erritmoa ezarri dute. Atsedenaldira sentsazio hobeagoarekin joan dira arrasatearrak eta hirugarren laurdena oso ondo hasi dute. "Lau puntutara jartzea lortu dugu, baina, hortik aurrera partidua arrarotu egin da, epaileen erabaki batzuek partidutik kanporatu gaituzte eta gu ez gara egon prest mentalki maila mantentzeko", azaldu du kirol zuzendari Iñaki Ogaran Arrik –izan ere, Julen Berrocal entrenatzailea epaileak kanporatu egin du eta Arrik hartu behar izan du taldearen gidaritza–.

Logrobasketek tiro libre asko izan ditu eta 10 puntu aurretik ipini dira hirugarren laurdenean. Arrasatearrek ez dute frustrazio hori kudeatzen jakin. "Logrobasketek merezitako garaipena eskuratu du eta guk ikasi behar dugu momentu horietan pazientzia gehiago edukitzen eta mentalki gogorragoak izaten", erantsi du Arrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak