Ezbeharraren lekura gerturatu dira suhiltzaileak, udaltzainak eta osasun langileak, baina ez dago zauritutako pertsonarik. Suhitzaileen arabera, kontrolpean dago sua; hala ere, lanean jarraituko dute, okerrik gerta ez dadin. Anbulantziak joan egin dira.
Trafikoari dagokionez, itxita egon da Nafarroa Hiribidea, baina udaltzainek bideratu dute.