Azoka solidarioa egin du IMMEk Arrasaten eta dirua Palestinara bideratuko dute

Miren Arregi Amasorrain 2023ko urr. 21a, 16:27

IMMEk, Emakume Musulmandarren Integraziorako Elkarteak bigarren eskuko azoka solidarioa egin du goizean Biterin. Aurrez, elkartera herritarrek eramandako arropak eta oinetakoak jarri dituzte eskuragarri, prezio sinboliko baten.

Arropa eta oinetakoez gain, etxean egindako jakiak ere ipini dituzte azokan eta eguerdian paella bi egin dituzte jendea erakartzeko. Urtean birritan egiten du IMMEk azoka solidarioa, behar gehien dutenei laguntzeko. Gaur aterarako dirua Palestinari laguntzeko erabiliko dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak