Emakumeek ere dokean jokatu dezaketela erakutsi dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 21a, 11:34

Dokean aritu dira gaur goizean Zaldibar frontoiaren alboan. Irudia: Imanol Soriano.

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldiak direla-eta, doke jokoa emakumeei zabaltzeko egitasmoa abiatu dute Arrasate Zientzia Elkarteak eta SUDC elkarteak, eta gaur goizean izan dute lehen hitzordua.

Dokean jokatzeko asmoz, hamar andre inguru batu dira goizeko hamaiketan Arrasateko Zaldibar frontoiaren alboan dagoen zelai batean. Jokoaren azalpen xumea jaso dute lehendabizi, eta teorian ikasitakoa praktikan jartzen aritu dira ondoren. Izan ere, bi elkarteetako kideen arabera, Arrasaten "bizirik" dago dokea, "baina orain arte, soilik, gizonezkoek jokatu dute"; beraz, uste dute horri buelta emateko unea dela.

Hamar metro luze eta bi metro zabal izan ohi ditu joko eremuak normalean, baina moldaketak egin dituzte gaurkoan; hala, bost metro luze eta bi zabal izan dituzte jokoan aritzeko. Era horretan, helburua da lurrean sartuta dagoen labana ukitzea fitxarekin; lortuz gero, bost puntu eskuratzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak