Edoskitzea eta lana uztartzeaz aritu dira emaginak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 20a, 13:10

Arrasateko Biteri plazan gaur eginiko ekintza, parte-hartzaileak eta emaginak.

Amagandiko edoskitze astea dela-eta, informazioa banatzen aritu dira Debagoieneko ospitaleko eta osasun etxeetako profesionalak bertaratu direnei, Arrasateko Biteri plazan.

Bularra eman eta lan egin: egin dezagun posible! leloa izan da aurtengo kanpainako mezua, eta, hala, edoskitzea eta lana uztartzea izan dute hizketagai, Osakidetzatik abiatutako programaren arabera, emakumeek ez luketelako aukeratu behar haurrari bularra eman edo lan egitearen artean. "Edoskitzea emakumeen eta haien haurren berezko eskubidea da; eskubide hori babestea haien ugalketa-eskubideak eta osasuna babestea da".

Dozenaka lagun elkartu dira Biteri plazan eginiko ekintzan, eta gai hortaz hitz egiteaz gain, edoskitzearen gaineko informazioa jasotzeko aukera izan dute, hala nola esnea nola atera jakiteko pautak, edoskitzea eta elikadura osasungarria bateragarri egiteko trikimailuak eta edoskitze taldeak.

Edoskitze tailerrak

Debagoienean lau herritan egiten dituzte edoskitze tailerrak, eta parte hartu nahi izan ezkero aski da osasun etxera deitu eta izena ematea. Hain justu, Arrasaten, astelehenean egiten dituzte saioak, 11:00etatik 12:00etara; Bergaran, berriz, martitzenetan, 10:00etatik 11:00etara; Aretxabaletan, eguenetan, 10:30etik 12:00etara; eta Oñatin, 10:30etik 12:00etara, egubakoitzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak