Jon Fosseren 'Trilogien' liburua itzuli beharko dute Jokin Zaitegi sariketan

Mireia Bikuña 2023ko urr. 18a, 19:30

AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin deitutako sariketara lanak aurkezteko epea abenduaren 31n bukatzen da.

2023an Suediako Akademiak Jon Fosse idazle norvegiarrari eman dio Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi sariketaren helburua idazle horren Trilogien eleberria itzultzea da. Maitagarriak protagonista dituen hiru eleberri laburrez osatutako liburua da.

Santi Leonek, Gema Lopez Las Heras eta Juan Mari Mendizabalek osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2024ko urtarrila amaitu baino lehen.  Urte bereko irailaren 30 baino lehen entregatu beharko da itzulpena Elkar argitaletxean. Irabazleak 4.000 euro jasoko ditu saritan.

Lanak, AEDra

Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Egindako lana AED Elkartera bidali behar da abenduaren 31 baino lehen. Hain justu ere, aed@aedelkartea.eus helbidera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak