Gudarien Plaza berrurbanizatzeko oinarriak zehazteko prozesu parte-hartzailea abiatuko du Udalak

Mireia Bikuña 2023ko urr. 18a, 18:30

Prozesuaren helburua da auzotarrak inplikatzea eremu horren hirigintza-eraldaketa gidatuko duten irizpideen definizioan. Hiru saioak urriaren 19an egingo dituzte: 11:00etan, 15:00etan eta 18:30ean. Azaroan beste saio batzuk egingo dira.

Ekimen hori gauzatzeko, Udalak Projekta Urbes enpresako arkitektoekin lan egingo du, eta horiek hiri-diseinuan eta espazio publikoaren plangintzan duten esperientzia eta ezagutzak emango dituzte.

Hilaren 19an, eguena, egingo dituzten saioetan Gudarien plazako erabiltzaileen, eta oro har, herritarren iritziak, ideiak eta proposamenak jaso gura dituzte. Herritarrek aukera izango dute beraien beharrak eta nahiak zeintzuk diren adierazteko. "Asmo kolektiboak islatuko dituen proiektu bat" garatu gura du Udalak, herritarren babesarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak