World Star Student Awards lehiaketan izango da MUko ikasle talde bat

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 18a, 12:21

Liderpack 2023 saria eskuratu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinuko Ingeniaritzako ikasle talde batek, eta nazioarteko lehiaketara salto egitea erdietsi du.

Natale Armendariz, Maite Armentia, Oier Bengoetxea eta Itziar Sanchez dira Magma izeneko lanaren egileak, eta horri esker eskuratu dute garaipena. Nabarmendu dutenez, "diseinu erakargarria, ergonomikoa eta metagarria" duen proteina pote bat da, eta era horretan helburu dute jasangarritasuna eta banaketa erosotasuna bermatzea. "Izan ere, berriz betetzeko ontzi zehargarri eta monomateriala da, %100 plastiko birziklatuz eta birziklagarriz egina eta estetikaren aldetik, minimalista eta erraz metatzeko aukera ematen duena".

Bengoetxeak azaldu duenez, "ilusio handia" egin die sariak, eta "poz-pozik" daude. "Oso jende gutxik lortzen du horrelako zerbait, eta litekeena da lorpen hori curriculumean lagungarri izatea lana bilatzeko orduan". Gainera, erantsi du "giro atsegina" izan dutela taldekideek diseinuaren prozesu osoan, eta "erraz" egin dutela lan. "Ez genuen uste maila horretako lehiaketetan halako harrera ona izango zuenik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak