2023ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du Atzegik Arrasaten

Julen Murua Mesonero 2023ko urr. 17a, 14:49

Atzegik egindako kanpainaren aurkezpena Arrasateko Udalean.

Ni prest nago, eta Gipuzkoa? lelopean aurkeztu du Atzegik haien kanpaina berria; helburu nagusi gisa dute adimen desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoko plazak eskuratzeko duten eskubidea aldarrikatzea eta kolektiboarentzat egokitutako deialdiak gero eta administrazio gehiagok eskaintzea.

Maider Morras Arrasateko alkateak eta Jasone Giraldo Ongizate zinegotziak egin die harrera Atzegiko, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteko, kideei Arrasateko udaletxean. Elkarteak kanpaina honekin erakutsi nahi du "adimen desgaitasuna duten pertsonak prest daudela lan mundura sartzeko", eta bertako kideek aitortu dute "enplegu publikoko plaza bat lortzea aukera paregabea" dela haien lanerako gaitasunak "gizartean ikusarazteko".

Atzegiko kideek adierazi dute legez enplegu pulikoko plazen %2a adimen desgaitasuna dute pertsonentzat gordeta egon beharko liratekeela, baina "gaur egun oraindik ezezaguna" dela jende askorentzat. Hala ere, nabarmendu nahi izan dute "azken urteotan gauzak aldatzen ari direla eta administrazio batzuk eskubide hori egi bihurtzen ari direla". Hori jakinda, elkarteak nahi du beste administrazio batzuk animatzea bide bera jarraitzera, eta aitortu dute prest daudela "arlo horretan aurrerapausoa eman nahi duen edozein administraziori laguntzeko eta aholkuak emateko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak