Urtero moduan, bigarren eskuko azoka egingo du emakume musulmanak euskal gizartean integratzea helburu duen IMME elkarteak eta aurten Palestinari keinu bat egiteko baliatuko dute. "Argi utzi gura dugu haiekin gaudela eta palestinarren aldeko borroka aldarrikatuko dugu. Era berean, azokan batutako dirua Palestinara bideratuko dugu", azaldu du Djamila Zereibyk, elkarteko kideak. Halaber, komunitate palestinarreko hainbat kide ere han izango dira.
Era berean, urriaren 29an, garbiketa jardunaldia egingo dute Txaetan, 11:00etan hasita, bizikidetza sendotzea helburu hartuta.
