"Tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza" lantzeko saioa urriaren 23an

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 16a, 15:00

Eusko Jaurlaritzaren baitako Biltzen zerbitzuak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Tratu Berdintasuna eta Diskriminaziorik Eza izeneko ikastaroa egingo du urriaren 23an Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 10:00etan, besteak beste, elkarteetako, ikastetxeetako edota ludoteketako profesionalei zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dagoen titulartasun publikoko zerbitzua da Biltzen, eta hura arduratuko da saioa dinamizatzeaz. Esan moduan, urriaren 23an egingo dute tailerra, 10:00etan, eta bi ordu iraungo du. Plazak mugatuak dira eta interesdunek izena eman dezakete 943 25 20 07 telefono zenbakira deituta edo vjuez@arrasate.eus helbidera idatzita, urriaren 20a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak