Urriaren 21ean egingo dute, hileko hirugarren zapatua izanik, bertako produktuen azoka, 09:00etatik 14:00etara, Seber Altube plazan, eta sagarra izango da protagonista.
Tokiko eta garaiko produktuez harago, showcooking saio bat egingo du Anne Otegi sukaldariak (sukaldaritzako erakustaldia). Sagarra osagai gisa hartuta, hiru errezeta erakutsiko dizkie arrasatearrei. Era berean, hileroko postuei beste bi ekoizle ere gehituko zaizkie: Errioxako ardoa eta Belaze baserriko produktuak (kontserbak, esnekiak eta abar).
Azokari amaiera biribila emateko, hamar otar zozketatuko dituzte 13:00etan, sagar produktuekin osatuta. Zozketa azokako bezeroen artean egingo dute.