Bi urtetik behin egiten den nazioarteko konferentzia da CILCA Red Iberoamericana de Ciclo de Vida, eta unibertsitateetako, ikerketa zentroetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta industria enpresetako ordezkariek hartzen dute parte, produktuen bizi-zikloa hobetzeko lanen berri emateko. Aurten, 130 lan aurkeztu dituzte, eta MUko ikertzaileek eginikoak jaso du "argitalpen onenaren" saria.
Ibilgailu elektrikoen baterien bizi zikloaren diseinu zirkularrean eta kudeaketan erabakiak hartzen laguntzeko gida: zirkulartasuneko irizpideak eta adierazleak lana aurkeztu dute, eta helburu izan dute euren lanarekin enpresetako ingeniariei, diseinatzaileei eta managerrei laguntzea, "produktuaren jasangarritasunari holistikoki" errepara diezaioten baterien bizi zikloaren etapa guztietan.