Mondragon Unibertsitateak ezin izan du garaipena erdietsi Lointek Gernikaren aurka Iturripen. 65 eta 82 gailendu dira gernikarrak eta Ogararen neskek ezin izan dute haien erritmoa partida osoan zehar jarraitu. Lehenengo bi laurdenetan aurretik izan dira etxekoak, baina atsedenalditik bueltan bizkaitarrek partida iraultzea lortu dute. Datorren asteburuan Logroñora egingo dute bidaia arrasatearrek Mesplet Trucks Unibasketen kantxan jokatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.