Daniel Romero flamenko-dantzariaren emanaldia zapatuan, Arrasaten

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 13a, 11:10

Kultura Jardunaldia egingo dute Arrasateko Al-Andalus elkartean urriaren 14an, 19:00etan hasita, eta Daniel Romero flamenko-dantzaria izango da bertan, Jose Satorre gitarra-joleak eta Juan Francisco Ribera eta Vanessa Fernandez kantariek lagun eginda.

Bazkideei eta hainbat erakundetako ordezkariei ongietorria egingo diete, 19:00etan, eta 19:15ean hasiko da Daniel Romero buru duten taldearen flamenko emanaldia. 20:30ean, mokadutxoa eskainiko diete bertaratutakoei eta 22:00etan bukatutzat emango dute ekitaldia.

Kultura Jardunaldia antolatu dute Garcia Lorca Andaluziako Elkarteen Euskadiko Federazioak-FARAE Andaluziako Juntarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Arrasateko Udalarekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak