Edoskitzea eta lana uztartzeari buruzko informazio saioa egingo dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urriaren 11

Amagandiko edoskitze astea dela-eta, Debagoieneko emaginek urriaren 20an emango dute informazioa, Biteri plazan, 11:00etatik 13:30era.

Debagoieneko ospitaletik bertaratzeko gonbidapena egin diete gurasoei, senideei, lan munduko ordezkariei eta interesa izan dezaketen herritarrei. Hainbat gairi buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dela azaldu dute; hala nola, edoskitzea eta elikadura osagarria bateragarri egiteko trikimailuak, esnea nola atera, edoskitze taldeak eta beste hainbat gai. Gainera, nabarmendu dute haurrarekin batera joanez gero, 12:00etan eurekin dantza egiteko aukera izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak