3D inprimagailuak entretenimendura bideratuta

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urriaren 10a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Ander Yuste eta Sheila Merino arrasatearrek PuzzleKaxa proiektua jarri zuten martxan konfinamendu garaian.

Entretenimendura bideratutako proiektua da PuzzleKaxa, non buruhausgarriak eta bideojokoetako piezak sortzen dituzten 3D inprimagailuak erabiliz. Honez gain, osasunerako "onurak" izan ditzakela ere aitortzen dute proiektuaren sortzaileek, puzleak eta buruhausgarriak egitean, gure garuna martxan jartzen dugulako arazoei aurre egiteko, eta, era berean, memoria ere lantzen dugulako.

Trebatzeko eta jolasteko piezak egiteaz gain, bideojokoetan ezagunak diren objektuak ere egin dituzte. Haurrak txundituta gelditzen dira pieza ikusgarri horiekin. Lagunartean hasi ziren piezak egiten, baina orain, proiektu serioagoa bihurtu da PuzzleKaxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak