Iñigo Alzolarendako Anbotoko kilometro bertikala

Xabier Urtzelai 2023ko urr. 9a, 14:54

Iñigo Alzola, podiumaren lehen koskan. Haren ondoan Aitor Ajuria eta Vincent Loustau. Argazkia: Anboto.

Zapatu arratsaldean jokatu zuten Anbotoko kilometro bertikalean arrasatear bat gailendu zen, Iñigo Alzola. Arrasatekoak 40 minutu eta 3 segundotan geratu zuen erlojua, eta 9 segundo atera zizkion bigarren egin zuen Aitor Ajuria gatzagarrari (00.40.12). Emakumezkoetan ordiziar bat izan zen onena, Lide Urrestarazu (00.48.37).

Zapatu arratsaldean Arrazolatik hasi eta haitzetan gora eginda lehiatu ziren korrikalariak, harik eta Anbotoko tontorrera iristea lortu zuten arte. Eta, gizonezkoen kategorian Arrasatera etorri da da txapela. Iñigo Alzola arrasatearrak 00:40:03 denboraz bukatu zuen proba. Estu irabazi zuen, handik segundo gutxira, atze-atzetik segika helmugaratu baitzen bigarrena. Aitor Ajuria gatzagarra. Bederatzi segundora. Ajuriak 00:40:12an geratu zuen erlojua.

Emakumezkoe txapela, berriz, Goierri aldera joan zen, Lide Urrestarazu ordiziarrak irabazi zuen eta lasterketa. Urrestarazuk 00:48:37ko denboraz amaitu zuen proba. Handik gutxira ailegatu zen etxe-etxeko korrikalaria. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra. Azkorbebeitiak 00:50:27an geratu zuen kronoa.

Lasterketan Debagoieneko korrikalari asko izan ziren. Hemen Anbotoko lankideek egindako argazki galeria.

Podiuma honela geratu da:

Emakumeetan:

  1. Lide Urrestarazu (00:48:37)
  2. Oihana Azkorbebeitia (00:50:27)
  3. Ainhoa Lendinez (00:51:41)

Gizonezkoetan:

  1. Iñigo Alzola (00:40:03)
  2. Aitor Ajuria (00:40:12)
  3. Vincent Loustau (00:41:19)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak