Garaipena eskuan izan arren, berdinketarekin konformatu behar

Uxue Igarza Loiola 2023ko urr. 8a, 17:07

23 eta 23, berdinduta bukatu da Mugarri Ingouren eta Hondarribiren arteko norgehiagoka. Bigarren zatian markagailua irauli arren, arrasatearrek ezin izan dute partidua erabat menderatu.

Arrasatearrek ez dute partidua eroso hasi; Ane Herrero entrenatzaileak onartu du "eskas samar" joan dela lehenengo zatia: "Gu baino hobeak izan dira, baina azken minutuetan hasi gara gure nortasuna erakusten".

Hain zuzen ere, lehenengo zatiko azken minutuek indarra eman diete etxekoei, eta bigarren zatia kementsu hasi dute. "Oso ondo aritu gara bigarren zatian; batez ere, defentsan", azpimarratu du Herrerok.

Partiduari buelta eman eta aurretik jarri dira arrasatearrak. Bukaerako minutuetan bi puntuko aldea atera diete hondarribiarrei eta garaipena eskuan izan dute. Azkenean, baina, 23-23 bukatu da lehia. "30 minutuz ondo jokatuta berdintzeko gai izan bagara, 60 minutuz ondo jokatuz gero, asko egin dezakegu. Hala, gaurkoak bezalako egunetan, ziurrenik, bi puntuak etxean geratuko lirateke", esan du entrenatzaileak.

Taldeari dagokionez, Herrero pozik azaldu da: "Erabaki onak hartu ditugu, eta ezin diet jokalariei gehiago eskatu. Batzuetan zorte kontua ere bada. Orain, lanean jarraitu behar dugu –badakigu-eta zeintzuk diren gure ahuleziak–,  kontzentratuta, akats txikiak begiratu eta aurrera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak